HtmlToText
bizi toki bizi toki, espazio kolektibo bat da non funtsezkoak zaizkigun baloreen arabera jendarte proiektu eder bat eraikitzen eta bizitzen dugun: ● euskaraz bizi ● jendarte ez kapitalista bizi ● eskolari alternatiba bizi ● kolektibotasuna bizi ● burujabetasuna bizi ● elkar laguntza eta adiskidetasuna bizi ● autosufizientzia ekonomikoa bizi ● elkarri emanez bizi ● naturarekin orekan bizi ● pentsamolde kritikoa bizi ● bizitza pasionantea bizi 2009 garren urtean, dozena bat lagun bildu ginen, dagoen hezkuntza sistemarekin (etxekoa, eskolakoa eta jendartekoa) bat ez gentozenak, eta “nolako hezkuntza sistema beharrezkoa ikusten dugu?” galderaren inguruan elkarrekin gogoetatzen hasi ginen. zehazkiago, gaur egun indarrean diren etxeko eta eskolako hezkuntza eredua, programa (curriculum) ofizialak, hezkuntzari lotutako legeak, jendartean zabalduak diren baloreak... tarte batez bazterturik, gure baitarik ondoko galderen inguruan hausnartzen hasi ginen: haurrekin zer bizi nahi dugu? zer transmititu nahi diegu? hainbat hilabetez hori gogoetatu ondoren, eskola alternatibo baten proiektua irudikatzen hasi ginen. orduan, eskola alternatibo eredu franko aztertu genuen, irakurriz eta bisitak eginez. hausnarketa segitu genuen antropologia, historia, ekonomia, politika eta beste hainbat arloetan egindako irakurketek aberasturik, eta horrek “eskola alternatibo” kontzeptua gainditzea eta “eskolari alternatiba” kontzeptura heltzera eraman gintuen. bi urte eta erdiko hausnarketa teoriko honen ondotik, 2011 garren urtean ideiak praktikara eramaten hasi ginen, beti ere gogoetak segituz, ipar zein hego euskal herriko hogei bat heldu eta haurren artean bizi toki proiektua abian ezarriz. gurasoak, guraso ez diren helduak, zaharrak, haurrak eta niniak biltzen dituen horrelako proiektua eraikitzea eta bizitzea oso aberasgarria da guretzat, balore horiek bizitzeak bizia zentzuz betetzen laguntzen duelako. proiektu hau, euskal herriarentzat eta munduarentzat beharrezkoa ikusten dugu. gure epe luzerako helburua, bizi tokiren antzeko proiektuak euskal herriko auzo guzietan loratzea da. horretarako, gure gogoetak eta esperientziak interesatua den ororen esku ezartzen ditugu. haatik, bizi tokiren helburuekin bat egiten duten guzien artean, hasiera batean proiektu komun bakarra toki batean eraikitzea proposatzen dugu. hau ongi garatua izanen delarik, euskal herriko beste toki batean bigarren bat sortuko dugu eta ondotik hirugarren bat... aldiz, ber momentuan antzeko hainbat egitasmo euskal herriko hainbat txokotan sortzeko ahaleginak egiteak, indarren barreatzea eta egitasmo bakar batek ere ez bizirautea eragin lezake. euskal herriko hainbat herritan jada egin dugun bezala, bizi toki aurkeztera edozoin tokitara joan gaitezke. bizi tokin parte hartu nahi duen oro ongi etorria da. milesker bizi toki proiektua laguntzeagatik eta zure inguruan ezagutarazteagatik. euskaraz en français en castellano in english mentions légales | politique de confidentialité | politique des cookies | plan du site connexion déconnecter | modifier fermer
Informations Whois
Whois est un protocole qui permet d'accéder aux informations d'enregistrement.Vous pouvez atteindre quand le site Web a été enregistré, quand il va expirer, quelles sont les coordonnées du site avec les informations suivantes. En un mot, il comprend ces informations;
WHOIS LIMIT EXCEEDED - SEE WWW.PIR.ORG/WHOIS FOR DETAILS
REFERRER http://www.pir.org/
REGISTRAR Public Interest Registry
SERVERS
SERVER org.whois-servers.net
ARGS bizitoki.org
PORT 43
TYPE domain
RegrInfo
REGISTERED unknown
DOMAIN
NAME bizitoki.org
NSERVER
NS2.JIMDO.COM 162.159.25.62
NS1.JIMDO.COM 162.159.24.150
Go to top